noticias eu

Pasadan astean La Salle Berrozpe, Egibide, Somorrostro eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia HETEL ikastetxeetako ikasle eta irakasleak Holandan izan ziren. Azken 2 hilabeteetan HETEL lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ROC Da Vinci Holandako Lanbide Heziketako ikasleekin batera diseinatu dituzten proiektuen aurkezpenak egitera joan ziren.

Aurten ikasleek harizpi injekziozko makina bat diseinatu dute, nazioarteko lantaldeetan arituz (Holanda – Euskadi), eta Holandan proiektuen aurkezpenak egin dituzte ingelesez 60 pertsonen aurrean (ikasle, irakasle eta enpresetako kideak), egindako lanari buruzko galdera tekniko guztiei erantzunez.

Aurkezpenak bukatzean 3 proiektu onenen rankinga egin zuten, aurkezpena, planoen kalitatea eta fabrikatzeko erraztasuna irizpideak kontuan izanda.

Esperientzia hau bbk eta Vital Fundazioei esker burutu ahal izan dugu. Orokorrean oso aberasgarria izan da ikasle eta irakasleentzat, alderdi teknikoaren aldetik eta batez ere, garapen pertsonalari dagokionez.

Duela 3 ikasturte habian jarritako esperientzia honekin jarraitu ahal izateak asko pozten gaitu eta gure ikasleei aukera hau ematen jarraitu nahiko genuke!!

Diseinua international

HetelBlog

Blogger

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional...Leer mas...


Ikasle kopurua igo da Lanbide Heziketako maila guztietan. Abantean!

 
HETEL ikastetxeetako ikasle kopurua %3a igo da, eta, ikasturte honetan 2.062 ikasle matrikulatu dira Oinarrizko Lanbide Heziketan...Leer mas...