noticias eu

HETELek CyVETsecurity izeneko Erasmus+ europar proiektuko kideak bilduko ditu Durangon. Hain zuzen ere, Ipar Irlandak, Eskoziako, Holandak, Finlandiak eta Estoniak hartzen dute parte proiektuan. CyVETsecurity proiektuaren helburua Europa seguruagoa egiten laguntzea da eta, ildo horretan, zibersegurtasuna LHko ziklo guztietako zeharkako konpetentzia bihurtzea, ikasle guztien konpetentzia digitalen zorroan egon dadin.

Izan ere, sare sozialak eta mugikorretarako aplikazioak ugaldu ahala, partekatzen den informazioaren eta datu pertsonalen segurtasuna, gero eta gehiago, sareko erasoen pean dago. Enpresaren munduan, eta batez ere informazio garrantzitsua erabiltzen duten sektore batzuetan, arriskua era esponentzialean handitzen da.

Testuinguru horretan, lanbide-profil mota bakoitzerako zibersegurtasunari lotutako ikaskuntza-emaitzak identifikatzeko jardunari amaiera eman nahi zaio proiektuaren bigarren bilera honetan. Datorren ikasturtean LHko ikastetxeetan konpetentzia horiek barneratzeko materialak lantzea izango da hurrengo urratsa. Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean: www.cyvetsecurity.eu

Cyvetsecurity

HetelBlog

Blogger

 

HETELen 35 urteurrena ospatzen. Abantean!

2022ko uztailean HETEL elkarteak 35 urte bete zituen Lanbide Heziketaren alde lanean...Leer mas

--------------

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgunedurante este curso 2022-2023...Leer mas