noticias eu

UNISERek koordinatutako Erasmus+ MobiliTeach proiektua hil honetan amaituko da. Proiektuaren helburua irakasleak trebatzea izan da, haiek ere beren ikasleei prestakuntza eman diezaieten nazioarteko inguruneetan lan egiteko, dela atzerriko esperientzien bidez, dela nazioarteko lantaldeetan parte hartuz.

Horretarako, peer to peer eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako udako eskola bat sortu genuen. Eskola ez da urtero herrialde berean eman; horrek atzerriko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera eman die Italiako, Euskadiko, Frantziako, Alemaniako eta Esloveniako irakasleei, nazioarteko esperientzia baten bidez.

Proiektu horren barruan, udako bi eskola egin ditugu: bata Bolonian (Italia) eta bestea La Rochelen (Frantzia), honako eduki hauekin:

  • Kulturarteko komunikazioa eta autoezagutza.
  • Mugikortasun proiektuen kudeaketa.
  • Praktikak atzerriko enpresetan.

Udako eskolaren kontzeptua erabiltzen jarraituko dugu, irakasleei hainbat arlotako nazioarteko prestakuntza eskaintzeko. Bisitatu proiektuaren webgunea, ekarriko dizkizugun aukeren inguruan egunean egoteko! www.mobiliteach.net

MOBILITEACH Bruselas

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...