noticias eu

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektuen azokaren zazpigarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu - berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago.

Edizio honetan 9 ikastetxek (Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Politeknika ikastegia Txorierri, La Salle Berrozpe, centro Somorrostro, Peñascal, Egibide, Goierri eskola eta Maristak Durango) IKT, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, robotika, bioteknologia, energia eta automozioa arloetako eta zeharkako 18 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: 3D utilajeen inpresioa 4.0 industrian, Zibersegurtasun industriala, FabLab edo GarageLab proiektuak).

HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. 

Ekitaldian 45 pertsona inguru izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

berrikuntza proiektuan azoka 2020

 

HetelBlog

Blogger

HETEL ikastetxeen arteko proiektua: share proiektua

 
HETELek Euskalt Fundazioaren laguntzarekin SHARE proiektua abian jarri du...Leer mas...
 
--------------
 

HETELen Lanbide Heziketako laneratze txostena

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu- eta ekintzailetza-arduradunak...Leer mas...