noticias eu

Salbuespenezko egoeran gaude, eta gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoa da honi aurre egiteko. Egoera bestelakoa bada ere, HETELen eta bere zentroen balioak berdinak dira, abantean gara, solidarioak, gizartearekin inplikatuak, eta TNIKArekin eta Euskadiko LHko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, HETELeko 15 ikastetxek (Somorrostro, Egibide, Lea Artibai ikastetxea, Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Maristak Durango, Zabálburu ikastetxea, Salesianos Deusto, San Viator, Politeknika ikastegiaTxorierri, UGLE, La Salle Berrozpe, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Goierri eta Irungo La Salle) 3D inprimagailuak osasun-sistemaren zerbitzura jarri dituzte.

Ikastetxe horietan Osakidetzako langileak babesteko biserak egiten hasiak dira, Osakidetzaren eta Tknikaren artean adostutako prototipoei jarraituz. Abantean! Elkarlana! Denon artean lortuko dugu!

Lanbide Heziketa Osakidetzarentzat biserak egiten