noticias eu

Pieza metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazio espezializazioaren azken edizioan Aketza Cuesta, Mikel Garcia, Ruben Sollano, Erik Gonzalez eta Aitor Dos Santos ikasleek parte hartu dute. Horiek guztiek arrakastaz bete dituzte programa honen helburuak eta ikaskuntzaren emaitzak, Somek, ESS group, Forging Steel eta New Fepa enpresetan dual modalitatean egin delarik.

Zehazki, aurten, ikasleek New Fepa enpresak planteatutako erronkari aurre egin behar izan diote: aurrez bezeroarekin adostutako zenbakizko definizio baten forjaketarako molde bat diseinatu eta egin dute (4 elementuz osatua). Politeknika ikastegiko Txorierri, Maristak eta Somorrostroko irakasleek lagundu dute prestakuntza-prozesu horretan, eta fase hauek bete dituzte: diseinua, programazioa, fabrikazioa, doikuntza, trokela muntatzea eta prest jartzea, pieza lortzea eta neurketa.

Eskerrik asko espezializazio-programa hau abian jartzea eta gauzatzea ahalbidetu duten erakunde eta pertsona guztiei! Abantean!

trokelgintza espezializazioa

HetelBlog

Blogger

 

HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu...Leer mas...
-------------- 

ETHAZI Metodologiarea arrakastaz ezarri dugu empresetan

HETELek, Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko...Leer mas...