noticias eu

Aste honetan EuskoSkills lehiaketa izan da. Lanbide heziketan bikaintasuna lortzeko helburuarekin, mota horretako lehiaketak nazioan eta nazioartean egiten dira hainbat arlo profesionaletan (ile-apainketa, eraikuntza, sukaldaritza, mekatronika, industria-diseinua, etabar).

HETEL ez dago errealitate horretatik kanpo, eta 2019ko urritik Erasmus+ Programak finantzatutako KA2 proiektu batean parte hartzen du. Bertan, Finlandiako, Eskoziako, Ipar Irlandako eta Holandako Lanbide Heziketako ikastetxeek praktika onak trukatzen dituzte lehiaketa horietarako irakasleen eta ikasleen antolamenduari eta entrenamenduari buruzkoak. Hain zuzen ere, aste honetan bertan, proiektuko bazkideok Salesianos Deuston (Bilbo) bildu gara, urtarrilean Holandan egingo den lehiaketa baterako programa batean lan egiteko. Programa horretan, gure ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek parte hartuko dute, mekatronika, sukaldaritza eta enpresen administrazioa zikloetakoak.

Proiektuko beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezagutzen den arren, HETELek konpromisoa hartzen du elkarteko ikastetxeek skills competitions delakoetan parte hartu dezaten. Kontua ez baita lehiaketa, egiten duzun horretan bikaintasuna lortzea baizik.

Informazio gehiago: https://sites.google.com/view/skillscompetitionproject/home

Skills competition

 

HetelBlog

Blogger

 

HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu...Leer mas...
-------------- 

ETHAZI Metodologiarea arrakastaz ezarri dugu empresetan

HETELek, Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko...Leer mas...