HETEL MADERA MUEBLE Y CORCHO

 

madera2  Arotzeria eta altzarigintza

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Arotzeriako eta altzarigintzako materialak.
– Eraikuntza-soluzioak.
– Arotzeriako oinarrizko eragiketak.
– Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.
– Biltegiko kontrola.
– Dokumentazio teknikoa.
– Zuraren eta deribatuen mekanizazioa.
– Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa arotzerian eta altzarigintzan.
– Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia.
– Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak.
– Ingeles teknikoa.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Enpresa eta ekimen sortzailea.
– Lantokiko prestakuntza.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Arotzeriako eta zurgintzako elementuak fabrikatzea, produktuak mekanizatu, muntatu, akabatu, biltegiratu eta igortzeko prozesuen bidez, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
– Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
– Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
– Zenbakizko kontroleko (CNC) makinak prestatu eta doitzea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei jarraituz.
– Euskarriak prestatzea eta nahasteak aplikatzea, arotzeriako eta altzarigintzako akabera-tresneria finkatutako zehaztapenen arabera erabilita.
– Altzariak eta arotzeria-elementuak muntatzea, neurgailuen bidez multzoak egiaztatuta eta zehaztutako prozeduren arabera.
– Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenen arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
– Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen operadorea.
– Prentsa-operadorea.
– Bankuko operadorea/armatzailea.
– Arotzeriako elementuen muntatzailea/mihiztatzailea.
– Bernizatzea/lakatzailea.
– Akaberen saileko arduraduna.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
– Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
– Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
– Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

centros

IKASTETXEAK

Peñascal Bilbao

 

• ERDI MAILA