HETEL ejercicio cabecero

 

actividadesfisicasydeportivas2  Egokitzapen fisikoa

 


plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

1 Modulua. Gizarte-trebetasunak
2 Modulua. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea
3 Modulua. Fitness-a erabilera anitzeko gelan
4 Modulua. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak
5 Modulua. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko jarduera espezializatuak
6 Modulua. Egokitzapen fisikoa uretan
7 Modulua. Hidrozinesia-teknikak
8 Modulua. Kontrol posturala, ongizatea eta mantentze funtzionala
9 Modulua. Egokitzapen fisikoko proiektua
10 Modulua. Ingeles teknikoa
11 Modulua. Laneko prestakuntza eta orientabidea (LOP)
12 Modulua. Enpresa eta ekimen sortzailea
13 Modulua. Lantokiko prestakuntza (LP)

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

- Egokitze fisikoko programak eta ekitaldiak kudeatzea eta abian jartzea, haiek sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
- Egokitze fisikoko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
- Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitzapen fisikoa programatzea, parte hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, entrenamendu-sistema egokiak eskainiz.
- Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoa programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, jarduera koreografiatuen metodologia egokiena eskainiz.
- Jarreraren kontroleko, ongizateko, mantentze funtzionaleko eta hidrozinesiako jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipeneko datuen arabera, metodologia egokiena eskainiz.
- Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitze fisikoko saioen edo jardueren ariketak diseinatzea eta sekuentziatzea era guztietako parte-hartzaileentzat, saioen faseetan helburuak eta dinamikaren intentsitatea errespetatuz.
- Egokitze fisikoko ekitaldietan eta programetan parte hartzen duten teknikarien lana koordinatzea, eta jardueren arabera antolatzea.
- Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Arlo publikoan zein izaera pribatuko entitateetan lan egiten du; gimnasioetan, kirol zerbitzuetako enpresetan, kirol patronatuetan edo udal kirol-entitateetan, klubetan edo kirol elkarteetan, izaera sozialeko klubetan edo elkarteetan, turismo-enpresetan (hotelak, kanpinak eta bainuetxeak, besteak beste), langileentzako kirol-zerbitzuak dituzten enpresa handietan, zentro geriatrikoetan edo izaera sozialekoetan, kirol-federazioetan edo kirol-erakunde publikoetan (aldundiak eta kirol-zuzendaritza orokorrak, besteak beste)

Goi-mailako ikasketak: Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

 

centros

IKASTETXEAK

Gainberri

 

• GOI MAILA

 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...