HETEL FAB. MECANICA

 

fabricacionmecanica2  Elementu metalikoen fabrikazioa – Soldadura eta galdaragintza

 

persona

IZAERA

– Makinak erabiltzeko trebetasuna
– Informatika - aplikazioetarako trebetasuna
– Abstrakzio-gaitasuna, prozesuko faseak bereizteko
– Espazio-gaitasuna

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Ekipo elektriko eta elektronikoak.
– Fabrikazioko oinarrizko eragiketak.
– Soldadura eta metal-arotzeria
– Aluminio eta PVCko arotzeria.
– Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak.
– Zientzia aplikatuak I
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

Soldadura – Galdaragintza aukera:
– Karbono-altzairuzko materialen soldadura.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta lantegian mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria eta/edo obran instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzeko.
– Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki.
– Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.
– Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina edo sistema automatikoak elikatzeko eta deskargatzeko.
– Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egiteko, material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta, errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita.
– Egindako loturak egiaztatzeko, horretarako neurtzeko eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita.
– Egin behar diren eragiketak identifikatzeko, horretarako galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa interpretatuta (planoak eta fabrikazio-prozesuak, lan-aginduak, besteak beste).
– Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko eta erdiautomatikoen bidez ebakitzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
– Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez konformatzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
– Elementu akastunak ordezteko, tresneria desmuntatu eta muntatuta eta beharrezko doikuntzak eginda, instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
– Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
– Instalazioaren konexioak eta parametro bereizgarriak egiaztatzeko, eta, horretarako, neurtzeko tresneria kalitate- eta segurtasun-baldintzetan erabiltzeko, mantentze-lanak egiteko.
– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
– Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak eta elektronikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta beti. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak arautzen du jarduera.

Goi-mailako ikasketak: Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila.

 

centros

IKASTETXEAK

Egibide
Centro Formación Otxarkoaga
Centro Formación Somorrostro
Peñascal Bilbao
Peñascal Tolosa
UGLE

 

• OINARRIZKO L.H.