HETEL ejercicio cabecero

 

actividadesfisicasydeportivas2  Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta animazioa

 


plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

1 Modulua. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak
2 Modulua. Talde-dinamizazioa
3 Modulua. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea
4 Modulua. Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea
5 Modulua. Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak
6 Modulua. Banakako kirol-jarduera fisikoak
7 Modulua. Taldeko kirol-jarduera fisikoak
8 Modulua. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak
9 Modulua. Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak
10 Modulua. Kirol-jarduera fisikoak irakateko metodologia
11 Modulua. Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua
12 Modulua. Ingeles teknikoa
13 Modulua. Laneko prestakuntza eta orientabidea (LOP)
14 Modulua. Enpresa eta ekimen sortzailea
15 Modulua. Lantokiko prestakuntza (LP)

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

- Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
- Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
- Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
- Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz- eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
- Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
- Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
- Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.
- Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
- Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari egokituz.
- Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.
- Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Gizarte-animazioa, gorputz- eta kirol-irakaskuntza testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke.

Goi-mailako ikasketak:

Medikuntza eta jarduera fisiko eta kirola zientzietan lizentzaduna. Maisu (espezialitate guztietan). Erizaintzan eta Fisioterapian diplomatua. Gizarte Hezkuntza. Lan Harremanak. Gizarte lana. Turismoa. Lan-terapia. Giza-Nutrizioa eta Dietetika. Podologia

  

 

centros

IKASTETXEAK

Gainberri

 

• GOI MAILA

 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...