HETEL IND. ALIMENTARIAS

 

industriasalimentarias2  Harategi -urdaitegia

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Elikagaien industriako eragiketa osagarriak.
– Elikagaiak prestatzea.
– Instalazioen eta ekipoen garbiketa eta mantentze-lanak.
– Laborategiko oinarrizko eragiketak.
– Biltegiko lan osagarriak.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

Harategi-urdaitegia aukera:
– Haragia salmentarako prestatzea.
– Haragi-prestakinak. 

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Elikagaiak elaboratzeko lehengaiak eta produktu osagarriak hartzeko eta prestatzeko oinarrizko zereginak egitea, kalteak saihestuta eta prozesuaren erritmoa kontrolatuta.
– Elikagaiak ontziratzeko, egokitzeko eta enbalatzeko lanetan parte hartzea, makineriaren eta tresneriaren aginteekin lan eginda eta ezarritako arauei jarraituta.
– Elikagaiak elaboratzeko, kontserbatzeko eta akabera emateko eragiketetan esku hartzea, ohiko eragiketa automatikoak eta erdi-automatikoak eginda eta higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.
– Elikagaien industriako eta kimika-laborategietako lan-eremuetan, tresnerian eta instalazioetan garbiketa- eta higiene-eragiketak egitea, beharretarako prozedura orokorrak eta berariazkoak aplikatuta.
– Hondakinak biltzeko, ezabatzeko eta tratatzeko eragiketak egitea, horien jatorria eta sortu diren produkzio-linea identifikatuta.
– Makinak, tresneria eta instalazioak mantentzea, horiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak beteta.
– Ohiko nahasketak eta disoluzioak prestatzea, eta, horretarako, masa eta bolumenak neurtzea eta beharrezko kalkulu sinpleak egitea, kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-segurtasunari buruzko arauak beteta.
– Tresneria eta instalazio osagarrien lehen mailako mantentze-lanak egitea, lan egiteko baldintza egokietan daudela egiaztatuta.
– Langunea garbi eta txukun mantentzea, eta laborategiko jardunbide onei buruzko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.
– Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, betiere manipulazioko eta kontserbazioko baldintzen eta ezaugarrien arabera etiketatuta eta kodetuta.
– Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
– Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Profesional honek elikagaien industriako tamaina txiki, ertain eta handiko enpresetan egiten du lan, elikagaien transformatuen zuzeneko fabrikaziora zuzentzen direnetan zein sektore horretarako zerbitzu eta produktu osagarrietara zuzentzen direnetan. Oro har, besteren kontura egiten du lan; harrerako, prestaketako, elaborazioko eta kontserbazioko sailetan laguntzako zeregin normalizatuak egiten ditu, eta autonomiaz egiten du lan gailuekin, tresneriarekin eta instalazioekin, eta laborategiko sailetan ohikoak diren zeregin errazak egiten ditu. Bestalde, instalazioak eta tresneria zaintzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, baita barne-garraioarekin eta biltegiratzearekin lotzen diren zereginak ere. Batzuetan, bere kontura egin dezake lan abeltzaintzaren ondoriozko elikagaien fabrikazioarekin lotzen den artisautzaren esparruan. Goragoko teknikarien jarraibideei jarraituta eta ezarritako prozeduren arabera egiten du lan.

 

centros

IKASTETXEAK

Peñascal Bilbao

 

• OINARRIZKO L.H.