HETEL IMAGEN PERSONAL

 

imagenpersonal2  Ile-apainketa eta estetika (Estetika)

 

persona

IZAERA

Estetika bereziki atsegin al duzu?
Lanbide dinamikoa eta aukeraz beterikoa ikasi nahi al duzu?
Kosmetika-munduan eta makillatzeko artean parte hartu nahi baduzu, Estetika Zentro batean moldatzeko beharrezko prestakuntza eskaini ahal dizugu, lanbide interesgarri eta gaurkotuenetako batean lan egin dezazun.

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
– Lanbide-ingurunea prestatzea.
– Azkazalen oinarrizko zaintza estetikoak.
– Depilazio mekanikoa eta alferrikako ilea koloregabetzea.
– Makillajea.
– Ilea garbitzea eta ilearen forma aldatzea.
– Ilearen kolorea aldatzea.
– Bezeroen arreta.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.
– Aurpegi eta gorputzaren oinarrizko higiene eta hidratazioa.
– Norberari egokitutako makillajea.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Estetikako eta ile-apainketako produktuak hartzea eta segurtasun-baldintzetan biltegiratzea.
– Tresneria, lanabesak eta lan-eremua prestatzea, erabilera- eta higiene-baldintza egokietan utziz.
– Bezeroa eroso jartzea eta babestea -erabili beharreko teknikaren arabera- eta higiene- eta segurtasun-baldintzak bermatzea.
– Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
– Biloa depilatzeko teknikak aplikatzea, eta aurreko eta ondorengo zaintzei buruzko aholkuak ematea bezeroari.
– Biloa apaintzea, produktuen esposizio-denbora kontrolatuta.
– Aurpegiko makillaje soziala eta fantasiazkoa egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
– Ilea eta buruko ile-larrua garbitzea eta atontzea.
– Ilean aldi baterako forma-aldaketak egiteko orrazkerari hasiera ematea.
– Forma iraunkorreko aldaketak egitea, eta horretarako, muntaia egitea eta beharrezko kosmetikoak aplikatzea.
– Ilearen kolorea aldatzea, kosmetikoak aplikatuta eta ezarritako esposizio-denbora kontrolatuta.
– Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
– Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
– Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
– Ile-apainketako laguntzailea.
– Manikurako eta pedikurako laguntzailea.
– Makillajeko laguntzailea.
– Depilazioko laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Irudi pertsonala; Ostalaritza eta turismoa; eta Elikagaien industriak).

 

centros

IKASTETXEAK

Margotu

 

• OINARRIZKO L.H.