HETEL INFORMATICA

 

informaticaycomunicaciones2  Informatika eta komunikazioak

 

persona

IZAERA

– Arrazoiketa abstrakturako gaitasuna
– Behatzaile ona, txukuna eta metodikoa izatea
– Autonomia
– Oso arduratsua

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Informatikako sistemak eta osagaiak muntatzea eta mantentzea.
– Konfiguratzeko eta ustiatzeko eragiketa osagarriak.
– Ekipo elektrikoak eta elektronikoak.
– Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea.
– Sistema mikroinformatikoetan sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Materialak pilatzea, sistema mikroinformatikoetan eta datu-transmisioko sareetan muntatzeko eta/edo mantentzeko.
– Sistema mikroinformatikoak eta gailu osagarriak muntatzeko eragiketa osagarriak egitea, betiere kalitate-baldintzetan.
– Sistema mikroinformatikoak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.
– Sistema periferikoak eta kontsumigarriak biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak egitea, segurtasun- eta katalogazio-irizpideen arabera.
– Sistemak eta/edo instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan ohiko egiaztapenak egitea.
– Datuen kableaturako kanalizazioak muntatzea, kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
– Datu-sareen kableatua zabaltzea, prozedura eta teknika normalizatuak aplikatuta.
– Sistema eragileak eta informazioa biltegiratzeko gailuek eskaintzen dituzten erabiltzaile-inguruneko tresnak maneiatzea.
– Testu-prozesadoreko bulegotikako aplikazioak maneiatzea, dokumentu sinpleak egiteko.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Profesional honek besteren kontura egiten du lan sistema mikroinformatikoak eta tresneria elektrikoak edo elektronikoak merkaturatzen, muntatzen, mantentzen eta konpontzen dituzten enpresetan eta kudeaketarako informatika-sistemak erabiltzen dituzten enpresetan.

Goi-mailako beste ikasketak: Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).

 

 

centros

IKASTETXEAK

Egibide
Centro Formativo Otxarkoaga

 

• OINARRIZKO L.H.