HETEL MARITIMO

 

maritimo2  Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza

 

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA PLANA

1. Nabigazio- eta komunikazio-teknikak
2. Guardiako prozedurak
3. Itsasertzeko arrantza
4. Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea
5. Ingelesa
6. Itsasoko segurtasuna
7. Itsasontzi barruko osasun-arreta
8. Instalazioak eta zerbitzuak
9. Maniobra-teknikak
10. Itsasontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta zamatzea
11. Laneko prestakuntza eta orientabidea
12. Enpresa eta ekimen sortzailea
13. Lantokiko prestakuntza

 

competencias adquiridas

ESKURATUTAKO GAITASUNAK

• Bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko plangintza eta prestaketak egitea.
• Itsasontzia portu-eremuetan segurtasunez maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.
• Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua kontrolatzea.
• Ezarritako protokoloen arabera esleitutako zaintza egitea.
• Komunikazioak mantentzea eta beharrezko informazioa lortzea Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren bidez (SMSSM / GMDSS), itsas ingelesa erabilita, hala eskatzen duten egoeretan.
• Itsasontzian pisuak banatzeko eta lotzeko lanak ezartzea, nabigazio segurua egiteko.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea, larrialdi-planak abian jarrita.
• Arrantza-tresneria egiaztatzea eta mantentzea, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.
• Harrapaketak prozesatzeko eragiketak kontrolatzea eta egitea arrantza-parkean, eta higiene- eta osasun-araudia betetzea.
• Itsasontziko propultsio-tresneriaren, tresneria osagarriaren eta automatismoen funtzionamendu, erregulazio eta kontrolerako parametroak kontrolatzea eta izan daitezkeen disfuntzioak hautematea.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTEERAK

Lan - eremua: Profesional honek arrantza-ontzi eta merkataritza-ontzi publikoetan edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo bere kontura, betiere administrazio eskudunak ezartzen dituen mugekin eta esleipenekin.

Goi-mailako ikasketak: Goi mailako zikloak, baliozkotzeak izateko aukerarekin. Erdi mailako beste ziklo bat

 

centros

IKASTETXEAK

Antiguako Ama arrantza eskola

 

• ERDI MAILA

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...