HETEL TEXTIL

 

textil2  Jantzigintza eta moda

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Moda eta joerak
– Patroiak.
– Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.
– Ehungintzako materiak eta larrua.
– Materialak ebakitzea.
– Neurrirako jantzigintza.
– Jantzigintza industriala.
– Jantzigintzako akaberak.
– Bezeroarentzako informazioa eta arreta.
– Ingeles teknikoa.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Enpresa eta ekimen sortzailea.
– Lantokiko prestakuntza.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Jantzigintzan esku hartzen duten makinak, tresnak eta materialak prestatzeko eta jantzigintza-prozesuak zehazteko.
– Ehunak, larruak eta ehunezko beste material batzuk ebakitzeko, patroia abiapuntu izanik.
– Ehunezko eta larruzko piezak mihiztatzeko.
– Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akaberak egiteko.
– Jantziak neurrira egiteko patroiak lantzeko.
– Jantzigintzako makinetan eta tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egiteko.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lanak:
– Profesional honek jantzigintzako eta modako establezimenduetan eta industrietan egiten du lan; zehazki, materialak prestatu eta ebakitzen, jantziak produzitzen, eta etxerako, industria-erabileretarako eta kiroletarako ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien industria-akabera egiten dihardutenetan; baita neurrirako jantzigintzako establezimenduetan ere.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
– Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
– Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
– Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

centros

IKASTETXEAK

Peñascal Bilbao

 

• ERDI MAILA