HETEL MEDIO AMBIENTE

 

quimica2  Kimika eta ingurumen osasuna

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

1 Modulua. Ingurumen-kudeaketako sistemak
2 Modulua. Osasunerako eta ingurumenerako hezkuntza
3 Modulua. Uren kontrola
4 Modulua. Hondakinen kontrola
5 Modulua. Ingurune eraikiaren osasuna eta arriskuak
6 Modulua. Elikagaien kontrola eta segurtasuna
7 Modulua. Kutsadura atmosferikoa eta ingurumenaren kutsadura
8 Modulua. Organismo kaltegarrien kontrola
9 Modulua. Ingurumen-osasuneko unitatea
10. Modulua: Kimikako eta ingurumen-osasuneko proiektua
11 Modulua. Ingeles teknikoa
12 Modulua. Laneko prestakuntza eta orientabidea (LOP)
13 Modulua. Enpresa eta ekimen sortzailea
14 Modulua. Lantokiko prestakuntza (LP)

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

• Ingurumen-osasuneko unitateak eta ingurumen-kudeaketako sistemen arauzko dokumentazioa kudeatzea, kontroleko, zaintzako eta segurtasuneko planak aplikatuz.
• Ingurumen-kontrol eta -analisietan lortutako emaitzen koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzea, lortutako datuak baliozkotuz.
• Pertsonen ohitura osasungarriak sustatzea, ingurumen-heziketako eta osasun-sustapeneko programen garapenean parte hartuz.
• Laginak protokolo espezifikoen arabera lortu eta kontserbatzea, prozedura normalizatuak aplikatuz.
• Kontroleko, tratamenduko eta analisiko ekipoen funtzionamendua egiaztatzea, tratamenduaren eta analisiaren lehen mailako mantentzea eginez.
• Hondakinen kudeaketa zaindu eta kontrolatzea, horri lotutako arriskuak identifikatuz eta ezarritako plana aplikatuz.
• Ingurune eraikiaren eta bertan gauzatutako jardueren kalitatea zaindu eta kontrolatzea, lotutako arriskuak identifikatuz eta araudia betetzeko jarduketak proposatuz.
• Elikagaien kalitatea zaindu eta kontrolatzea, analisi-teknikak eta elikagai-segurtasuneko protokoloak aplikatuz.
• Airearen kalitatea egiaztatzea eta atmosferarako isurketak kontrolatzea, arazketa- eta analisi-teknikak aplikatuz.
• Osasun publikoaren arloko interes-bektoreei lotutako arriskuak zaindu eta kontrolatzea, horrela dagokionean horiek kontrolatzeko biozidak eta produktu fitosanitarioak aplikatuz.
• Prozesuen trazabilitatea ziurtatzea, sortutako dokumentazioa ezarritako euskarrian eginez eta erregistratuz.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Profesional honek osasunaren eremuan lan egiten du nagusiki, osasun publikoaren edo pribatuaren barruan, kutsatzaileak izan daitezkeen ekoizpen-sektoreetan eta estatu-, autonomia- eta toki-mailako administrazioan osasunarekin eta/edo ingurumenarekin lotutako zerbitzuetan..

Goi-mailako beste ikasketak: Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

centros

IKASTETXEAK

Centro Somorrostro

 

• GOI MAILA

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...