HETEL ejercicio cabecero

 

actividadesfisicasydeportivas2  Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza

 


plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

1 Modulua. Zaldiketa-teknikak
2 Modulua. Zaldi-gidaritza
3 Modulua. Taldeentzako arreta
4 Modulua. Ibilbideak antolatzea
5 Modulua. Behe eta erdi-mailako mendiko gidaritza
6 Modulua. Bizikleta-gidaritza
7 Modulua. Astialdiko teknikak
8 Modulua. Igeriketa-teknikak
9 Modulua. Sorospena natura-ingurunean
10 Modulua. Ur-ingurune naturaleko gidaritza
11 Modulua. Maniobrak sokekin
12 Modulua. Ingeles teknikoa
13 Modulua. Laneko prestakuntza eta orientabidea (LOP)
14 Modulua. Enpresa eta ekimen sortzailea
15 Modulua. Lantokiko prestakuntza (LP)

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

- Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzea, eta parte-hartzaileen ezaugarriak, egindako aurrerapena eta jarduera egingo den ingurua balioestea.
- Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak antolatzea, eta jarduerak egiteko beharrezkoak diren izapideak egitea eta baliabideak ziurtatzea.
- Jarduera egiteko beharrezkoak diren materialen eta ekipoen mantentze-lanak egitea, teknika egokienak erabilita eta ezarrita dauden protokoloei jarraituta.
- Kultura- eta aisialdiko jarduerak dinamizatzea eta partaideak parte hartzera animatzea, eta horretarako, parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzea eta segurtasun eta arriskuen prebentzioko oinarrizko neurriak betetzea.
- Taldeak behe- eta erdi-mailako mendietako ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren dinamikara eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
- Taldeak zailtasun txikiko haitzulo eta erreka-zuloetan barrena gidatzea, beharrezkoak diren aurreratze- eta segurtasun-teknikak erabilita.
- Taldeak bizikleta-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
- Taldeak zaldi-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
- Uretan ibiltzen jakitea eta igeriketa-estiloak menderatzea.
- Taldeak idatzagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan ur-ingurune naturaletan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.
- Erabiltzaileak aisiako eta abenturako instalazioetan barrena gidatzea, eta segurtasun-baldintzen berri ematea, jarduerak nola egiten dituzten kontrolatzea eta izan daitezkeen gertakizunak konpontzea.
- Taldeen ostatu-gaua eta natura-inguruneko jarraipena antolatzea, partaideen eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, eta segurtasuna bermatzea.
- Inguruneak edo pertsonek eragin ditzakeen arrisku-egoerei aurre egiteko behar diren segurtasun-neurriak zehaztea eta hartzea, jarduera egin dadin.
- Jarduera egiten ari diren bitartean istripuak izaten dituzten partaideei oinarrizko arreta eskaintzea.
- Larrialdi-egoeretan taldea zuzentzea, segurtasun-neurriak koordinatuz edo lurreko edo uretako salbamendu-lanak eginez, eta, horretarako, erreskate- eta ebakuazio-teknikak aplikatzea eta egoera jakin horretarako egokienak diren baliabideak eta metodoak erabiltzea.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Naturan egiten diren kirol- eta jolas-jardueretan, eta turismo aktiboaren, kirol- edo abentura-turismoaren alorretan, aisiako eta abenturako instalazioetan, bai eta aisialdiko gizarte- eta hezkuntza-jardueretan ere, jarduera horiek antolatzen, garatzen, dinamizatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta ur-ingurune naturaletan prebentzio-, zaintza- eta erreskate-lanak egiten. Alor hauetan ere egin dezakete lan: uretan esku hartzeko unitateetan eta erreskate- eta sorospen-taldeetan.

Goi-mailako ikasketak:Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.

  

 

centros

IKASTETXEAK

Gainberri

 

• ERDI MAILA

 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...