Maiatzaren 4tik 8ra bitartean, Lea Artibai-ko irakasleak Gothenburgen (Suedia) izan dira, HETELen Erasmus+ beka bati esker. Egonaldian zehar, hezkuntza berrikuntzarekin, industria digitalizazioarekin eta Lanbide Heziketan aplikatutako teknologia berriekin lotutako hainbat bisita egin dituzte.
Bisitetako bat Lindholmen Science Park ikastetxean izan zen. Bertan, gaitasun digitalak nola lantzen dituzten, benetako proiektuetan oinarritutako metodologiak eta adimen artifiziala irakaskuntzan nola txertatzen duten ezagutzeko aukera izan zuten.
Horrez gain, Battery Centre Gothenburg ere bisitatu zuten, elektromugikortasunean eta energia biltegiratzean espezializatutako zentroa, etorkizuneko profesionalak sektore horietarako nola prestatzen dituzten gertutik ezagutzeko.
Programaren barruan, Volvo Cars enpresaren fabrika ere bisitatu zuten. Bertan, automatizazio aurreratua, biki digitalak eta denbora errealeko datuen analisia bezalako teknologiak zuzenean industria ekoizpenean nola aplikatzen diren ikusi ahal izan zuten.
Esperientzia honi esker, Euskal LHko digitalizazioari eta trantsizio energetikoari lotutako prestakuntza proposamen berriak garatzeko ideia eta adibide praktikoak bildu dituzte.