Basque Global Industry (lehen Global Training izenekoa) programari esker, LHko goi mailetan eta Unibertsitatean titulatutako euskal gazteek praktikak egin ahal izaten dituzte atzerriko enpresetan. Programa hau Basque Trade & Investment (Nazioartekotzearen Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da, eta, besteak beste, HETEL, Confebask, Politeknika Txorierri eta Adegik osatutako partzuergoak kudeatzen du. Patzuergo honek aurten 70 plaza eskainiko ditu goi-mailako unibertsitateko eta LHko tituludun gazteentzat.
Gutxienez 6 hilabeteko nazioarteko praktikak izango dira, 18 herrialdetan. Hautatutako gazteak azarotik aurrera abiatuko dira euren helmugara: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Txile, Zipre, Hegokorea, Grezia, Indonesia, Irlanda, Italia, Malta, Mexiko, Herbehereak, Portugal, Thailandia, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua. Bekek 1.785 euro hileko diru-laguntza eskaintzen dute. Parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute bidaia aurretik.
Eskabideak aurkezteko epea 2026eko uztailaren 23tik Irailaren 21era irkita egongo da. Informazio gehiago: www.global-go.net
