Otsailaren 1ean HETELeko Bizkaiko bost ikastetxetako (Zabalburu, Txorierri, Deustuko Salestarrak, Egibide eta Somorrostro) Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Zikloko 90 ikasle bildu ditugu Euskaltelen egoitzan, Derion, SHARE ikastetxe arteko proiektua aurkezteko helburuz. Hilabete eta erdian erronka bati aurre egin beharko diote 90 ikasleek: taldetan egingo dute lan, ikastetxe bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hala, hainbat egoitzatan kokaturiko enpresa simulatu baten sare korporatiboa garatuko dute, eta horretarako Euskaltelen laguntza izango dute.
Euskaltelen egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Euskaltel taldeko giza baliabideetako, antolakuntzako eta kalitateko zuzendari Nuria Frescok eta HETELeko lehendakari Julen Elgetak egin die ongietorria ikasleei.
Leire Aginakok, kontu handien kudeatzaileak, eta Iban Madariagak, bezeroen ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hauek eskaini dizkiete, hurrenez hurren: “Euskaltel eta 4.0 industriaren erronka” eta “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, SHARE proiektuaren koordinatzaileak, Oscar Salanek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia eta Datuak Prozesatzeko Zentroa bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek, Cristina Grijalbaren eta Iratxe Perezen eskutik.
HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera animatzen ditugu. Abantean!