HETEL proiektuen azokaren laugarren edizioa, abantean!

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektu teknologikoen azokaren laugarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu – berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago.

Edizio honetan 7 ikastetxek (La Salle Berrozpe, Goierri eskola, MGEP, Egibide, Txorierri politeknika ikastegia, UGLE eta Maristak Durango) fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, informatika, robotika eta metodologia arloetako 19 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: mekanizazio birtuala, flipped classroom, Kolobot robot kolaboratiboa edo Cibersegurtasuna proiektuak).

HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. Helburu honekin, azokaren bigarren partean hainbat alorretako proiektu ideiak landu dira ikastetxeen artean.

Ekitaldian 32 pertsona izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

proiektuen azoka zuz

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.