HETELeko eta Holandako ROC Da Vinciko ikasleen arteko lankidetza abiarazi dugu

Joan den ikasturtean e-MOTIVE (e-motive metodologia) europar proiektuaren bidez —LHko irakasle eta ikasleen arteko nazioarteko lankidetza sistema da— lortu genuen arrakastaren ondoren, HETELeko ikastetxeetako 11 ikaslek (Durangoko Maristetakoek, Andoaingo La Salle Berrozpekoek, Deustuko Salestarretakoek, Zulaibarrekoek eta Egibidekoek) Holandako ROC Da Vinci ikastetxeko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute ikasturte honetan ere, BBKren (Bizkaian), Vital Fundazioaren (Araban) eta Kutxaren (Gipuzkoan) laguntzari esker.

Oraingo honetan, hauxe da ikastetxeotako irakasleek prestatu eta ikasleek ebatzi beharko duten erronka: hondakinen (laten, plastikoen…) bolumena murrizteko gailu bat diseinatzea.

Azaroan, irakasleek erronka diseinatzeko eta planifikatzeko bilera bat egin zuten, eta azken bi asteotan Holandako ikasleak Euskal Herrira etorri dira taldeko euskal kideak ezagutzera.

Irakasleek ikasle guztiei erronka aurkeztu ondoren, ikasleak online eta aurrez aurre arituko dira, aurkeztu dieten erronkari erantzun egokia emateko asmoz.

Erantzuna Holandan aurkeztu eta ebaluatuko dute, otsailaren 19ko astean.

Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, enpresetan funtsezkoak diren beste trebezia eta konpetentzia batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesaren ezagutza, kultura anitzeko taldeko lana, independentzia eta autokudeaketa.  Abantean!

dISEINUA INTERNATIONALhau copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.