![]() |
IZAERA
Enpresa guztietan eskatu ohi den lanbide batean lan egin nahi al duzu?
Gogoko al duzu ordenagailuekin lan egitea?
Enpresa baten kudeaketa eratu nahi al duzu?
PRESTAKUNTZA-PLANA
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
– Datuen tratamendu informatikoa.
– Bulegotikako oinarrizko aplikazioak.
– Oinarrizko administrazio-teknikak.
– Artxibatzea eta komunikazioa.
– Bezeroen arreta.
– Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea.
– Merkataritza-prozesuko administrazio-teknikak.
– Diruzaintzako oinarrizko teknikak.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Informatika-tresneria eta -aplikazioak prestatzea, datuak eta testuak grabatzeko, tratatzeko, eta inprimatzeko, eta tresnerien eta aplikazioen funtzionamendua ziurtatzea.
– Dokumentuak lantzea eta, horretarako, aplikazio-testuinguruaren araberako hizkuntza zientifikoa eta baliabide grafikoak eta azalpenekoak erabiltzea, konfidentzialtasuna ziurtatzea eta informatika-aplikazioak erabiltzea.
– Informazioa eta dokumentazioa biltegiratzeko eta artxibatzeko oinarrizko zereginak egitea, euskarri digitalean zein konbentzionalean, betiere ezarritako protokoloen arabera.
– Dokumentuen oinarrizko erreprografiako eta koadernazioko lanak egitea, ezarritako kalitate-irizpideen arabera.
– Barneko edo kanpoko korrespondentzia eta paketeak tramitatzea, ezarritako bitartekoak eta irizpideak erabilita.
– Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egitea, kasuak kasu egokiak diren dokumentuak erabilita.
– Bulegoko materialaren biltegia mantentzeko oinarrizko zereginak egitea, eta gutxieneko izakin-maila ziurtatuko duten eskariak prestatzea.
– Bezeroari arreta ematea, eta horretarako, kortesia-arauak erabiltzea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
– Lanbide-jarduerak garatzean, ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatzea, pertsonen eta instalazioen gainean kalteak sortzea saihestuta.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
– Bulegoko laguntzailea.
– Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
– Artxibategiko laguntzailea.
– Mandataria.
– Informazioko laguntzailea.
– Informazio-zerbitzu zentraletako telefonista.
– Korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.
– Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.
– Digitalizazioko laguntzailea.
– Dokumentuen saileko langilea.
– Salmentako laguntzailea.
– Saltokiko saltzailearen laguntzailea.
– Kobratze-langilea edo kutxazaina.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Beira eta zeramika; eta Arte grafikoak).
IKASTETXEAK
• OINARRIZKO MAILAKO L.H.