Martxoaren 26an, HETELek urteko batzar nagusia egin du Egibiden. Bertan, bokalak berritzeaz gain, aurrekontua eta jardueren memoria onartu dira, eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalok eta Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratzek irekiera eta itxiera egin dute, hurrenez hurren.
Bi esku-hartze horiek funtsezkoak izan dira, ikastetxeei aukera emango baitiete beren estrategiak egokitzeko sail honentzat lehentasunezkoak diren arloetan, hala nola iraunkortasunean, digitalizazioan edo lan-gaitasuna aitortzeko sistema bat abian jartzean.
Amaitzeko, Egibide Arriagako instalazioak bisitatu dira. Bisita horretan, ikastetxeetako langileek irakaskuntza-jardueraren normaltasuna bermatzeko egiten duten lana erakutsi da, bai eta ikasleek ikasturte honetan izan duten jarrera goresgarria ere. Bestalde, HETEL ikastetxeetan ikasle guztientzat lantokiko prestakuntza ziurtatzea lortu da. HETELek ikastetxeetako langileen gizartearekiko konpromisoa eskertu du.