HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen Dual ECOsystems Erasmus+ proiektuaren logoa diseinatzeko. Proiektu honen helburua arrakasta duten tokiko prestakuntza dualeko programak identifikatzea da. Programa horiek bazkideen artean partekatuko dira jardunbide egoki bakoitzaren transferigarritasuna ebaluatzeko, guztiek arrakasta izan dezaten (ikasleak/langileak, enpresak, LHko erakundeak). Proiektu honetan parte hartzen duten bazkideak ENGIM Lombardia (IT); Confartigianato Imprese Bergamo (IT); Universita´ DEGLI Studi di Bergamo (IT); Universitate Bremen (DE); Maristak – Durango (ES); Belfast Metropolitan College (UK); eta HETEL dira.
Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!
Honetaz gain, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa ikastetxeko Nerea Arroyo zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!