![]() |
IZAERA
– Gizarte-trebetasunak
– Komunikazioa
– Heldutasun emozionala
– Eskuzko trebetasuna eta trebetasun psikomotorra
– Indar fisikoa
PRESTAKUNTZA-PLANA
– Harrera eta logistika hortz-klinikan.
– Aho-barrunbearen azterketa.
– Aho-barrunbearen miaketa.
– Aho-hortzetako interbentzioa.
– Epidemiologia aho-osasunean.
– Aho-osasunerako hezkuntza.
– Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta inplanteak.
– Protesiak eta ortodontzia.
– Lehen laguntzak.
– Fisiopatologia orokorra.
– Aho-hortzen higieneko proiektua.
– Ingeles teknikoa.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Enpresa eta ekimen sortzailea.
– Lantokiko prestakuntza.
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea, prebentzio- eta laguntza-jarduerak programatuz eta garatuz.
– Aho-hortzen osasuneko talde bateko kide gisa, prebentzio- eta laguntza-jarduerak gauzatuz, pertsonen aho-hortzen osasun/gaixotasunaren egoera miatuz, hautemanez eta erregistratuz, eta lana antolatuz eta programatuz, bere mailan, kalitate-, segurtasun- eta baliabideen optimizazio-irizpideen arabera, dagokion gainbegiradapean.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan-eremua: Osasun-sektore publikoan eta pribatuan lan egin, osasun-laguntzako eta osasunaren sustapeneko arloan, ahoaren eta hortzen osasuneko talde egituratuen eta lehen laguntzako taldeen partaide gisa, osasuna sustatzeko unitateetan eta hortz-kontsultategi edo kabineteetan. Osasun-prebentzioko eta laguntzako talde batean integra zaitezke, mediku baten koordinaziopean.
Goi-mailako ikasketak: Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
IKASTETXEAK
• GOI MAILA