![]() |
PRESTAKUNTZA-PLANA
– Lagin biologikoen kudeaketa.
– Laborategiko teknika orokorrak.
– Biologia molekular eta zitogenetikoa.
– Fisiopatologia orokorra.
– Nekropsiak.
– Prozesamendu zitologiko eta tisularra.
– Zitologia ginekologikoa.
– Zitologia orokorra.
– Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko proiektua.
– Ingeles teknikoa.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Enpresa eta ekimen sortzailea.
– Lantokiko prestakuntza.
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko, ezarritako prozeduren arabera eginez izakinen kontrola.
– Lagin biologikoak unitatean ezarritako protokoloaren arabera lortzeko eta eskari kliniko eta/edo analitikoen arabera banatzeko, prozesuak dirauen bitartean haien kontserbazioa ziurtatuta.
– Prozesuaren kalitatea bermatzeko, trazabilitatea ziurtatuta, ezarritako protokoloen arabera.
– Tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko, kalitate- eta segurtasun-prozedurak aplikatuta.
– Lagina azterketarako egokitzeko, analisi aurreko prozesaketa-teknikak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-protokoloei jarraiki.
– Lagin biologikoei eta zelula-kulturei analisi genetikoko teknikak aplikatzeko, ezarritako protokoloen arabera.
– Lagin zitologiko ez-ginekologikoen hurbiltze diagnostikoa egiteko, eredu zelularren arabera.
– Teknika immunohistokimikoak eta biologia molekularrekoak aplikatzeko, prozedurak eskatutako zehaztapenaren arabera hautatuta.
– Nekropsia klinikoak edo mediko legalak egitean prozedura teknikoak aplikatzeko, datuak protokoloen arabera erregistratuta.
– Teknika nekropsikoak egiteko, patologoaren gainbegiratupean, identifikatutako laginak lortuta eta gorpua berriz osatuta.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
– Osasun-sektorean lan egin, esparru publikoko erakunde eta instituzioetan eta enpresa pribatuetan, lehen mailako arretan zein arreta espezializatuan, eta ikerketa-zentroetan. Dagokion medikuaren gainbegiratupean lan egingo duzu (anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako teknikaria, zitoteknikaria, autopsien egilea,…).
Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin:
– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
– Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
– Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
IKASTETXEAK
• GOI MAILA