Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.
HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomiko gordina 1.635€-koa izango da. Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera irtengo dira Portugal, Belgika, Indonesia, Alemania, Erresuma Batua, Grezia, Italia, Txile, Txekiar Errepublika, Txipre, Danimarka, Malta, Herbehereak, Mexiko, Peru, Hego Korea, ABE, Txina, India, Tailandia, Austria, Finlandia edo bestelako herrialdeetara
Global Training beketan izena emateko epea uztailak 21etik irailak 22ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net
Ohiane Lafraguak, Global Training bekadun ohiak, bere esperientziaren berri ematen digu bideo honetan: https://youtu.be/kNFqj5O0n38
