AURRERAPAUSUAK EMATEN IKASTETXEEN ARTEKO LANKIDETZARI ESKER

Elkarteak lankidetza- eta elkartasun-balioak sustatzen ditu, eta, ildo horretan, ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen bat abiarazi dugu funtsezko arloetan haien jarduna hobetzeko.


Abiapuntu gisa, ikastetxeek autoebaluazio bat egin zuten 20 arlotan, funtsezko 6 bloketan multzokatuta:

  • Hizkuntza-blokea
  • Bloke soziala
  • Berrikuntza teknologikoa
  • Enpresa
  • Nazioartekoa
  • Kudeaketa eta prestakuntza

Autoebaluazioan kalifikazio baxuenak lortu zituzten 5 eremuak identifikatu genituen, eztabaida-saio bat antolatzeko. Saio horretan, ikastetxeek beren esperientziak partekatu dituzte, eta honako eremu kritiko hauetan nola hobetu hausnartu dute: genero-berdintasuna, praktikak enpresetan euskaraz, lantaldeetan parte hartzea, ikastetxe-eredu berria ezartzea eta espezializazio-ikastaroak. Eremu horietako bakoitzean ikastetxe liderrak San Viator, Oteitza Lizeoa, La Salle Berrozpe, Egibide eta Txorierri Politeknika izan dira, hurrenez hurren.
Saio horretan, 15 ikastetxetako 12 pertsonek hartu dute parte, eta ideia interesgarri ugari sortu dira, datozen hilabeteetan inplementatuko ditugunak. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.