HETELeskola proiektuaren barruan, eta HETEL ikastetxeek Lanbide Heziketaren alorreko 20 eremu estrategikotan autoebaluatu ondoren, hautatutako gaietan balorazio onenak lortu dituzten ikastetxeetatik ikasi nahi duten ikastetxeen “mentorizaziorako” lehen esperientzia jarri da abian. Ildo horretan, gaur goizean gai hauei buruzko lehen saioak egin dira: LH Dual, Urrats bat/ekintzailetza, Ethazi eta Gizarte konpromisoa, MGEP, Egibide – San Viator, Maristak Durango eta Somorrostro hurrenez hurren buru direla.
Ikastetxeek parte hartzeko interes handia erakutsi dute. 22 ikastetxetako 34 pertsonak parte hartu dute. Mahai bakoitzak bere saioen kronograma zehaztu du ikasturte honetarako.
Aurrerago, ekimen horren balorazioa egingo da, eta etorkizunean beste eremu batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko da.
