Errealitate birtualeko ingurunearen lehen bertsioa, bezeroari arreta emateko prestakuntzarako

VR4VET Erasmus+ proiektuko kideak, “Lanbide Heziketarako Errealitate Birtuala” , aste honetan bildu dira Holandan, ROC van Amsterdameko campusetako batean, errealitate birtualeko ingurunea fintzeko eta hainbat sektoretan (ostalaritza, retaila, aholkularitza, ile-apainketa eta estetika) bezeroarentzako arretan beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko sortutako 4 eremuak ere.


Gradiak (Finlandia) koordinatutako proiektuaren helburua LHko ikasle eta irakasleei ikaskuntza-metodo motibatzaile bat ematea da, murgiltze-teknologietan oinarritua, ikasleek bezeroekiko harremanetan dituzten gaitasunak garatu eta fintzeko, eta, aldi berean, lanbide-heziketako ikastetxeetan prestakuntzarako eta ikaskuntzarako teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna handitzea.

Errealitate birtualeko inguruaren beta bertsioa, 4 domeinu eta definitutako eszenatoki desberdinak barne, 2024aren hasieran egongo da eskuragarri, Danimarkan, Aarhus Tehnik-en, egingo den prestakuntza baten aurretik. HETEL bazkidea da proiektu honetan, eta Egibideko (Gasteiz) eta Sopeña Bilbaoko irakasleak inplikatu ditu edukiak garatzeko taldeko kide gisa.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.