Badaukagu Machining meets Cycling lehiaketaren lehen irabazlea!

Ceratizitek eta Kirolifek erronka bat jarri diete HETELeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleei: bizikletaren botilatxoak eramateko sormenezko irtenbideren bat proposatzea, txirrindulariak berak azkar eta erraz aska dezan. Erronka interesgarria izan da, irakasleek parte hartu dute eta LHko ikasleek beren talentua eta sormena erakutsi dute. 160 ikaslek, 32 taldek eta 8 ikastetxek (Egibide, Salesianos Deusto, Maristak Durango, Politeknika Txorierri, Zulaibar, Peñascal, MGEP eta Oteitza Lizeoa) hartu dute parte lehenengo Machining meets cycling lehiaketan. Irabazlea atzo ezagutu zen, Igor González de Galdeanok gidatutako ekitaldi batean, eta sektoreko enpresek eta Samuel Sánchez txirrindulari ohiak parte hartu zuten. Talde irabazlea Txorierriko Sip to Cycle izan zen. Zorionak!!!


Eskerrik asko aukera hau eskaintzeagatik! Etorkizunean laguntzen jarraitzea espero dugu. Abantean!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.