DUALEcosystem proiektuaren bilera Belfasten

HETELeko Aitor Ruiz eta Durangoko Maristak ikastetxeko Iratxe Lejarreta Erasmus plus DUAL Ecosystem proiektuaren bileran izan dira Belfasten. Bilera horretan, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko bazkideekin batera, IKTen sektoreko enpresekin kualifikazio-beharrizanak ezagutzeko egin diren eztabaida-taldeen emaitzak partekatu dituzte.


Proiektu honen helburua IKT sektoreko prestakuntza dualeko programetan jardunbide egokiak partekatzea da,  hainbat herrialdetako ikastetxeen artean, adibide horien transferigarritasuna aztertzeko.

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.