HETEL – Politeknika ikastegia Txorierri – Confebask – Adegi aliantzak kudeatzen dituzten Global Training bekadunetako batzuk laster irtengo dira atzerrira. Hau dela eta, Politeknika ikastegia Txorierrin prestakuntza jaso dute, ingelesa hutsean, lan eta kultura ezberdin batean moldatzeko erabilgarriak izango dituzten zeharkako konpetentziak lantzeko.
HETELetik egonaldi zoriontsua opa dizuegu! Jakin badakigu biziko duzuen esperientzia oso aberasgarria izango dela bai profesional eta bai pertsonal mailan. Abantean!