Aste honetan, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, Italiako, Errumaniako eta Turkiako irakasle talde bat izango dugu hemen Erasmus+ IMPROSK proiektuaren baitan.
HETEL proiektu horretako kidea da eta taldearekin ikastetxeen esperientzia eta praktika egokiak partekatuko ditu Lanbide Heziketa Dualaren alorrean (lanpostuan emandako ikaskuntzan).
5 egun hauetan 14 irakaslez osatutako taldeak Durangoko Maristak, Goierri Eskola eta Zabalburu ikastetxea bisitatuko du ikaskuntza metodologia ezberdinak (erronken bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza kolaboratiboa batez ere) eta lanpostuan emandako ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko enpresekiko lankidetza azaltzeko helburuarekin.
Aldi berean Durangoko Maristak, Zulaibar, Mondragon eta UGLEko 5 irakasle Alemanian izango dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeak enpresekin nola lan egiten duten ikusteko eta enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko.