HETELek eta LKS taldearen teknologia arloak hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, LKSk Lanbide Heziketako ikasleak kontratatuko ditu, urtebetez, Prestakuntza eta Ikaskuntza Modalitate Dualean oinarrituz. 2020. urtera arte iraungo duen hitzarmena HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta LKSko Aholkularitza Teknologikoko zuzendari Jesús Dorronsorok sinatu dute.
Hitzarmena ekainean jarriko da abian, HETELen informatika arloko (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenari eta Web Aplikazioen Garapenari dagozkion goi mailako zikloetako) hiru ikasle hasiko baitira LKSn lanean. Hiru ikasle horiek Bizkaiko ikastetxeetatik datoz (Lea Artibai, Zabalburu eta Somorrostro), eta LKSk Prestakuntza eta Ikaskuntza modalitatean kontratatuko ditu, urtebetez.