HETEL

Holandako Skills txapelketa ezagutzen

skills erasmus

HETELek kudeatzen dituen Erasmus+ mugikortasun bekak erabiliz, Xabier Puertas, La Salle Berrozpeko irakaslea, eta Karmelo Usategi, Zulaibarrekoa, Holandan izan dira 4 egunetan zehar Skills txapelketa nazionala nola prestatzen duten ikusteko (antolaketa metodoa, estruktura, baliabideak, etabar).

Alde batetik, Zwolleko Deltion College eta Rotterdameko Albeda College Lanbide Heziketako ikastetxeak ikusi zituzten, bertan ikastetxeen neurriaz eta Lanbide Heziketari ematen dioten garrantziaz ohartzeko aukera izan zutelarik. Honetaz gain, Skills txapelketetan parte hartuko duten ikasleak nola prestatzen dituzten aztertzeko aukera izan zuten.

Halaber, Holandako Skills txapelketa nazionala bisitatu zuten, Skills The Finals 2019, eta bertan herrialde horretako ikasleek jasotako trebetasunak ikusi ahal izan zituzten.

skills erasmus

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.