Pasadan astean HETEL international Mariborren (Slovenia) izan zen Mobiliteach Erasmus+ proiektuaren 4. bileran, Frantziako La Rochelle herrian izango den udako eskola prestatzen.
Aurreko urtean Bolonian (Italia) izan zen udako eskolaren planteamendu bera izango du aurten ere. Frantziako, Italiako, Sloveniako, Alemaniako eta Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleak bilduko dira mugikortasunaren alorrean dituzten esperientziak partekatzeko. Hala nola, ikasleak nola prestatzen dituzten kulturaniztasunaren eta profesionaltasunaren aldetik, atzerrian daudenean zer nolako laguntza ematen dieten, nola egiten duten ikasleen jarraipena mugikortasuna kudeatzen duten enpresekin lankidetzan edo nola kudeatzen diren mugikortasun bekak administrazioa, difusioa eta jasangarritasunaren aldetik.
La Rochelleko uda eskola uztailaren 8tik 12ra izango da eta HETELeko 2 irakasleren partaidetza aurreikusita dago. Laster programa osoa eskuragarri izango da www.mobiliteach.net webgunean.