Erresuma Batua, Alemania, Italia eta Euskadiko bazkideak Berlineko Dekra eskolan bildu dira. Bilera honetan 2 emaitza garrantzitsu lortu dira, eta honek, aurrerapauso handia suposatu du AUTO 4.0 proiektuarentzat.
Lehenengo eta behin, bazkideak hautemandako 19 profil profesionalen gainean eztabaidatu da, eta honen emaitza “Automoziorako mekatronika digitala X.0” profil profesional berria izan da, 6 “operazio” profilen eta “datuen kudeaketa”ko profil bat batzen dituena.
Ondoren, partaideak profil profesional honen konpetentzien gainean egin zuten gogoeta, eta gaitasun espezifiko eta orokorren zerrenda garatu zen. Bukatzeko, bazkideak ikasleak konpetentzia horretan prestatzeko 4 pausuko ikuspegia definitu zuten.
Hurrengo pausuak Automoziorako mekatronika digitala X.0 profil profesionalaren doitzea eta material pedagogikoa garatzeko erabiliko den txantiloia bukatzea izango dira.
Orokorrean nazioarteko bileraren emaitza oso ondo baloratzen da eta Malte eta Dekraren harrera eskertzen da.