CyVETsecurity proiektuari hasiera eman diogu Tallinen

Aste honetan Tallinen hasiera eman diogun CyVETsecurity proiektuak, Ipar Irlandako, Eskoziako, Herbehereetako, Euskadiko, Estoniako eta Finlandiako erakundeak biltzen ditu. Erasmus+ programak diruz lagundutako proiektu honen koordinatzailea HETEL da. Proiektuaren helburua, profil profesional guztietan digitalizazioaren arriskuen gaineko kontzientziazioa eta datu eta informazioak babestearen garrantziaz jabetzea da. Horretarako, aditu eta enpresen laguntzarekin, material ezberdinak garatuko dira Lanbide Heziketako irakasle era ikasleek zibersegurtasunaren arloan beraien ezagutza eta konpetentziak hobetu ditzaten.

HETELetik Maristak ikastetxeko irakaslea den Iratxe Lejarreta eta Egibide ikastetxeko irakaslea den Ugaitz Naya izango dira materialak garatzeko taldean arituko direnak. Honetaz gain, pertsona bi hauek lankidetzako metodologian trebatuko dituzte lantaldeko beste irakasle eta adituak.

Proiektua hasi berri dugu eta Tallinetik oso sentsazio positiboekin bueltatu gara!

IMG 6829 copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.