DELTA lantaldeak Berlinen izan du bilera

DELTA Eskoziako Dundee & Angus College-k koordinatzen duen Erasmus+ proiektu bat da eta Alemania, Italia, Suedia eta Euskadiko bazkideak ditu.

Proiektuaren lehenengo urtean zehar, lantaldeak “Google sites”en oinarritutako tresna bat garatu zuen, ikasle eta irakasleek portfolio digitalak egin ditzaten beraien gaitasunak modu erakargarriago batetan aurkezteko enpresen aurrean.

Proiektuaren bigarren zatiari Berlineko bilera honetan hasiera eman zaio. Lantaldearen helburua enpresei zuzendutako tresna batzuk garatzea da, LH Dualera hurbildu daitezen eta lantokiko prestakuntza hobetu dezaten. Bilera honetan, lantokiko trebakuntzan eskema kolaboratiboen erabilerari dagokien praktika onak partekatu ditugu eta hauek azken ondorioetan bilduko ditugu, politika, enpresa eta hezkuntza mailetako ondorio eta gomendioekin batera.

Port folio digitalak sortzeko tresna eta proiektu honetako bestelako emaitzak webean daude: www.deltaproject.eu

IMG 20181114 120350

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.