AUTO 4.0 proiektuko lantaldeak bilera izan du Boroako AIC-n

AUTO 4.0. erasmus+ proiektuaren helburua Europa mailan automobilgintzaren alorrean 4.0 industriari loturiko gaitasunak hautematea da, eta gaitasun hauek lantzeko prestakuntza materialak sortzea.

Italiako Lanciano herrian izandako bileraren ostean, roadmap teknologikoak nola egiten diren ikasteko prestakuntza jaso zuten bazkide guztiak. Aste honetan Erresuma Batuko, Italiako, Alemaniako eta Euskadiko kideak AIC-k Boroan duen egoitzan bildu gara, herrialde bakoitzeko enpresek beharrezkotzat hartu dituzten gaitasunak konparatzeko eta proiektuaren ondorengo urratsak zehazteko. Datuak konparatu ahal izateko eta landuko diren gaitasun eta profil profesionalen aukeraketa errazteko, matrize bat egingo da. Martxoan AICk prestakuntza bat antolatuko du, herrialde bakoitzaren emaitzak partekatzeko eta partaideek aukeratutako gaitasunak lantzeko material didaktikoak sortu ahal izateko metodologia ikas dezaten.

Foto AIC copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.