Build@Home ikaskuntza birtualeko ingurunea definituz

Joan den astean, Build@Home proiektuko taldea ROC Da Vinci Holandako Lanbide Heziketa ikastetxean bildu zen, martxoaren amaieran Bolonian (Italian) egingo den prestakuntza-jarduera prestatzeko. Jarduera hori lanbide heziketako ikastetxeetako nazioarteko koordinatzaileentzat izango da, eta Lanbide Heziketako ikastetxetan nazioartekotzea etxetik sustatzera bideratuta egongo da, nazioartekotzearen “enbaxadoreak” sortzeko ikuspegi bereziarekin.

Gai horren ondoren, Build@Home ikaskuntza birtualaren inguruneari eskainitako lan-saio bat ere izan genuen. Bertan, ROC Nijmegen ikastetxeko ikasleek (Herbehereetako ikastetxea eta Erasmus+ KA2 proiektuaren koordinatzailea) hainbat aukera aurkeztu zituzten proiektuan garatutako materialak eskegiteko (nazioartekotzearen iparrorratza, nazioartekotzeari buruzko hausnarketa estrategikoa sustatzeko gutunak eta baliabideen biltegi digitala), Lanbide Heziketako ikastetxetan nazioartekotzea etxetik ezartzeko prozesuari jarraituz, ZERGATIK lanbide heziketaren nazioartekotzea gogoetatik abiatuta, ondoren ZER eta NOLA egin zehaztu.

buildhome ERASMUS

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.