BEZEROEN KUDEAKETAN GAITASUNAK GARATZEKO ERREALITATE BIRTUALA

Aste honetan Erasmus+ VR4VET proiektua abiarazteko bilera izan dugu Jyväskylä-n, Finlandian. HETELen nazioarteko lantaldeak eta Egibide eta Sopeña Bilbaoko irakasleek bat egin zuten ROC van Amsterdam (NL), Provrex (NL) eta Aarhus Tech (DK) erakundeetako gainerako kideekin, Gradia (FI) erakunde anfitrioiak koordinatuta, 3 egunez ingurune birtual bat garatzen hasteko. Ingurune birtual horretan, 4 eremu egongo dira, eta bakoitzak 3 agertoki izango ditu, Lanbide Hesiketako hainbat adarretan (ostalaritza, aholkularitza, ile-apainketa eta estetika eta retail) bezeroari arreta emateko trebetasunak entrenatzeko. Gure bazkide industrialek ere, tartean SAYMA euskal erakundeak, bat egin zuten birtualki topaketaren zati batean.

Etxera etxeko lan askorekin itzultzen gara, baina, batez ere, ilusioz eta pozik, hain hasiera ona eta elkarlana direla eta. Irailean gure bazkideekin Amsterdamen berriro biltzeko irrikan gaude, eta bitartean online!

FINLAND erasmus plus

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.