Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu eta ekintzailetzako arduradunak “2021-2022 HETEL ikastetxeetako heziketa zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute, Lanbide Heziketako 2 ikaslerekin batera. Azterketa hori telefono bidezko 3.000 inkesten bidez egin da HETELeko 28 ikastetxetako ikasleen artean, ikasketak 2022ko ekainean amaitu dituztenak eta 19 lanbide-arlotakoak direnak.
Goi-mailako lanbide-heziketan titulua jaso duten pertsonen %80k 6 hilabetean aurkitzen du lana. Enplegagarritasunaren ehuneko orokorra iaz baino 3 puntu handiagoa da, eta duela 2 urte baino ia 10 puntu handiagoa. Txostenean zehazten dira, gainera, kualifikazio-mailaren araberako laneratzea, ikasten jarraitzen duten pertsonen ehunekoa, heziketa-zikloaren edo lanbide-arloaren araberako laneratze-datuak, Lanbide Heziketa Dualaren garrantzia, STEM heziketa ziklo bat egiten duten nesken datu nabarmena eta beste datu interesgarri batzuk.
Aipatzekoa da, halaber, zenbat eta kualifikazio handiagoa izan, orduan eta laneratze-tasa handiagoa dela eta pertsonen ia %83k egindako ikasketekin bat datorren enplegua duela; iaz, berriz, %77koa izan zen.
Ikerketa horren zabalkundean BBK-k parte hartu du, eta iparrorratza da, ez bakarrik EAEko Lanbide Heziketarentzat edo HETELentzat, baita ikastetxe bakoitzarentzat ere, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.
Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu