Arrakastaz amaitu da trokelgintzako espezializazioaren bosgarren promozioa

Pieza metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazio espezializazioaren azken edizioan Aketza Cuesta, Mikel Garcia, Ruben Sollano, Erik Gonzalez eta Aitor Dos Santos ikasleek parte hartu dute. Horiek guztiek arrakastaz bete dituzte programa honen helburuak eta ikaskuntzaren emaitzak, Somek, ESS group, Forging Steel eta New Fepa enpresetan dual modalitatean egin delarik.

Zehazki, aurten, ikasleek New Fepa enpresak planteatutako erronkari aurre egin behar izan diote: aurrez bezeroarekin adostutako zenbakizko definizio baten forjaketarako molde bat diseinatu eta egin dute (4 elementuz osatua). Politeknika Txorierri, Maristak Durango eta Somorrostro ikastetxeetako irakasleek lagundu dute prestakuntza-prozesu horretan, eta fase hauek bete dituzte: diseinua, programazioa, fabrikazioa, doikuntza, trokela muntatzea eta prest jartzea, pieza lortzea eta neurketa.

Eskerrik asko espezializazio-programa hau abian jartzea eta gauzatzea ahalbidetu duten erakunde eta pertsona guztiei! Abantean!

trokelgintza espezializazioa

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.