Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.
HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 75 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.500€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Finlandia, Indonesia, Irlanda, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika…edo bestelako herrialdeetara
Global Training beketan izena emateko epea ekainak 14tik irailak 16ra arte irekita egongo da. Ekainak 14ean lan eskaintzak publikatuko ditugu izena eman ahal izateko. Adi egon!!
Informazio gehiago: http://www.global-go.net
Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ