Eskerrik asko 2018ko HETEL Sarian lagundu gaituzuen guztioi

Apirilaren 16ean, HETELek “Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren HETEL Sariaren” seigarren edizioa egin zuen Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan, aurten 4.0 Pertsonei buruzkoa.

HETELek Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako Sailburua eta Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua bildu ditu ekitaldi honetan. Hauek 4.0 Pertsonen gaineko gogoeta eta Lanbide Heziketari buruzko beren ikuspegia eskaini ahal izan dute. Gainera, bertan parte hartu dute HHTEK – HETEL Hiruki Teknologikoak ekimenean izandako enpresa eta ikasle batzuk ere (Iker Usabiaga – Danobat, Elur Mujika – Bellota y Josu Etxebarria – RPK eta Sarah Yamamoto – Egibide, Zigor Akarregi- Lea Artibai eta Unai Cagigas – MGEP).

Julen Elgeta HETELeko buruak azaldu duen moduan, HETEL Sariak EAEko Lanbide Heziketa sustatzeko lan handia egin duten erakundeak saritu nahi izan ditu eta aurten honako hauek izan dira: Confebask, Parke teknologikoen Sarea eta Gipuzkoako Ekide enpresa. Roberto Larrañagak, Confebaskeko Presidenteak, Itziar Epalzak, Parke Teknologikoen Sareko Zuzendariak eta Joseba Mandalunizek, Ekideko Presidenteak, jaso dituzte Sariak Sailburuen eta Julen Elgeta presidentearen eskutik.

Ekitaldian erakunde askok parte hartu dute, eta HETELetik asko eskertzen dugu hori. Partaidetza oparo horrek bultzada handia ematen die Euskadiko Lanbide Heziketak aurrera egiteko horren beharrezkoak dituen ahaleginen lerrokadurari eta lankidetzari.

Amaitzeko, Euskaltel eta BBK eskertu nahi ditugu, aurten ere Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren Sari hau babesteagatik. Eskerrik asko eta abantean!

 

SARia collage copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.