Alemanian izan gara bertako enpresa instruktoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko

Eskoziako Dundee and Angus College-ek koordinatzen duen DELTA Erasmus+ proiektuaren esparruan, pasadan astean, HETELeko 3 irakasle (MGEPeko Mikel Garcia, Lea Artibaiko Iagoba Bergara eta Zulaibarreko Arkaitz Bernaola) Alemanian izan ziren, Frankfurten (Oder). Bisitaren helburua Alemaniako LH Duala ezagutzea eta, batez ere, bertako enpresa instruktoreak jasotzen duten prestakuntzaren berri izatea izan da.

Alemanian enpresa instruktorea izateko Merkataritza Ganberak ematen duten, Land-ak (estatuak) bermatutako, titulua izatea beharrezkoa da. Hau dela eta, enpresa batek ikasle bat praktiketan edo LH Dualean izan nahi badu, gutxienez titulazio hori duen pertsona bat izan beharko luke (pertsona hau izango baita ikasle hau prestatzeaz arduratuko dena). Enpresak pertsona berriak kontratatzean titulazio hau duten kontutan hartzen dute.

Ikasketa bidai honetan, Euskadiko irakasle taldeak, Lanbide Heziketako ikastetxe bat ere ezagutu zuen, Alemanian enpresa eta ikastetxearen arteko harremana nolakoa den ezagutzeko. Honetaz gain, Arcelor Mittal enpresaren eskola bisitatzeko aukera izan zuten, enpresa honek bertan Dualeko ikasleak in company prestatzen ditu. Bisita honetan, enpresako instruktoreak ikaslearen jarraipena eta ebaluazioa nola egiten duen, instruktoreak zelako prestakuntza jasotzen duen eta prestakuntza honek enpresentzat duen garrantziaz jabetzeko aukera izan zuten.

Azkenik, irakasle taldeak IHP Frankfurt Oder bistatzeko aukera izan zuten.

DELTA ALEMANIA

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.